
Aurtengoan ere Gipuzkoako Artzain Egunaren barruan Gipuzkoako XL. Artzain txakurren txapelketa ospatuko da. Bertan parte hartzen duten txakurrak hiru ariketa egin beharko dituzte
1. ariketa: Ikurrinen arteko ibilbidea
Epaileak txistu egin ondoren txakurrak ikurrinez markatutako ibilbide bat jarraitu beharko du artzainaren aginduak entzunez.
Ibilbidean zehar, epaileak txistu egiten duenean artzainak txakurrari gelditzeko agindu beharko dio eta honek geldirik egon beharko du agindu berri bat jaso arte. Hau bi aldiz egin beharko du.
Ibilbidearen bukaeran artaldera sartu beharko du, era lasaienean.
2. ariketa: Artaldearekin lana
Artaldearen bilketa: artzainak txakurraren laguntzarekin aurretik markatutako lekura artaldea bildu beharko du, bertan artaldea eta txakurra ere geldirik egon beharko dute.
Artaldea gidatzea: artaldea, bilduta zegoen lekutik epaileak aginduta ezkerrerantz edo eskuinerantz gidatu beharko dute
Hesitik igarotzea: behin artaldea bideratuta dutenean hesi bat pasa beharko dute. Hesi honek 2mtako ate bat izaten du eta tarte horretatik pasa beharko dute ardiak.
3. ariketa: Artegiko lana.
Txakurrak, artzainaren aginduak jarrai¬tuz, artaldea zelaian dagoen artegian sartu beharko du eta baita atera ere. Ateratzea lasaia izan beharko du.
Arketa denetan txakurraren portaera eta artzainarekiko jarrera kontutan izango díra, baita txakurrak ardiei haginka egiten dien edo ez. Era berean, artzainaren joera txakurrarekiko kontutan izango da puntua¬ketak emateko garaian.
GIPUZKOAKO ARTZAIN TXAKURREN TXAPELKETA ANTOLATZAILEEN ELKARTEA
Bidebarrieta kalea, 18
20560 Oñati
Aurtengo partaideak hauek izango dira:
- Ramon Larrañaga (Azkoitia) LISTA eta TXATO
- Juan Jose Arriabalaga ( Elgoibar) AZKAR eta RIKI
- Jabier Zubiaurre (Mutriku) TXIKI
- Aitor Tato (Ataun) ARGI eta POTXOLO
- Jesus M. Plazaola (Arrasate) GURE eta ARGI
ARTZAIN TXAKUR LEHIAKETAKO TXAPELDUNAK LEGAZPIN

URTEA / IZENA / NAGUSIA / HERRIA
2000 - ARTZAI Andres Atxa - Eibar
2001 - LISTA Ramon Larrañaga - Azkoitia
2002 - ARGI Jesus M. Plazaola - Arrasate
2003 - RIKI Juan J. Arrizabalaga - Azkoitia
2004 - TXATO Andres Atxa - Eibar
2005 - LISTA Ramon Larrañaga - Azkoitia
2006 - LISTA Ramon Larrañaga - Azkoitia
2007 - LINDA Jesus Mari Plazaola - Arrasate