lunes

ARTZAIN ARDI GAZTAREN GIPUZKOAK0 24. LEHIAKETA






  1. Norberaren ustiapeneko esne gordinarekin egindako gaztak izango dira.

  2. Gutxienez bi hilabetetan ondutakoak izango lira.

  3. Normalean, bi edo artzain gehiagoren artean, esne upel berean gazta egiten denean, gazta bakarra onartuko da lehiaketarako.

  4. Bi egun lehenago izena emango da.

  5. Lehiaketan parte hartu ahal izateko gutxienez 100 ardi latxaren jabe izan beharko da.

  6. Gaztak jasoko diren mahaian, gaztari zenbaki bat ezarriko zaio eta ez da beste inolako ezaugarririk onartuko, kaseina plaka izan ezik.

  7. Kontseilu Erregulatzailearen fitxa ofiziala erabiliko da, euskaraz nahiz gazteleraz.

  8. Dastatze-mahai bakoitzean, gutxienez Kontseilu Erregulatzaileko Dastatze batzordeko kide bat egongo da. Beste kideak antolatzaileek aukeratuak izango dira.

  9. Lehiaketaren dastatze mahai bakoitzean lehiaketa antolatu duen lurraldekoa ez den artzain bat egongo da.

  10. Lehiaketara aurkeztuko diren gaztak latxa -kruzerik gabeko- ardien esnearekin soilik eginak izango dira.

  11. Gaztaren benetakotasunaz zalantzarik egonez gero, antolatzaileek dagokien ikerketa egiteko neurriak hartzeko esku¬bidea izango dute.

  12. Gaztarekin batera, artzainak Nekazal Gizarte-Segurantzan alta emanda dagoela frogatu beharko du, aurtengo ordainagiria aurkeztuz.

  13. Parte hartzaileek Osasun Erregistroa izan behar dute gazta egiteko

  14. Artzainek aurkezten dituzten gaztak kaseina plaka eraman beharko dute, horrela ez bada ez da onartuko gazta hori txapelketan.

  15. Sariak honako hauek izango

    1. 520 € eta garaikurra.

    2. 355 € eta garaikurra.

    3. 245 € eta garaikurra.

    4. 180 € eta garaikurra.

    5. 115 € eta garaikurra

    6. 80 € eta garaikurra.

OHARRA.:Epaimahai berezi bat izango da gaztetxoez osatutakoa, epaimahai honek ere saria emango du, beraien ustez gazta onena denari.


GAZTA LEHIAKETAKO TXAPELDUNAK LEGAZPIN


Gipuzkoako Artzain Egunari aurre egiteko prestakizunetan barne gaude eta lan horretan Legazpin 19. urtea beteko dugu aurten. Hori dela eta, bertan ospatu diren gazta lehiaketarako irabazleak gogora ekarri nahi genituzke


URTEA IZENA HERRIA

  • 1990 Migel M. Agirre Alegi

  • 1991 Jose Ramon Etxeberria Legazpi

  • 1992 Migel M. Agirre Alegi

  • 1993 Julian Etxeberria Berastegi

  • 1994 Kontxi Aldasoro Mutiloa

  • 1995 Kontxi Aldasoro Mutiloa

  • 1996 Ardi Gazta Kooperatiba Azpeitia

  • 1997 Patxi Otaegi Beizama

  • 1998 Karmele Murua Segura

  • 1999 Ramon Ugarte Oñati

  • 2000 Galtzata Elkartea Oiartzun

  • 2001 Jose Migel Azurmendi Zegama

  • 2002 Nikolas Segurola Oñati

  • 2003 Ardi Gazta Kooperatiba Azpeitia

  • 2004 Mª Angeles Iñurrategi Zerain

  • 2005 Jesus Ansola Elgoibar

  • 2006 J. Aranburu Elkartea Idiazabal

  • 2007 Jesus Ansola Elgoibar