lunes

ARTISAU ERAKUSLEAK





ESKUAREAK:
“Santiago Etxaniz Juaristi” (1934)
Lizar eta akazia egurra erabiliz eskuareak eta sega kirtenak egiten ditu. Aizkora, zepilua eta garlopoz baliatzen da bere lanean.
Aizpurutxon jaio bazen ere, egun Legazpin bizi da.

KAIKUGILEA:
“Urkitza Tailerra” Anne Kathrin Gragert
Urki egurra gaitzat harturik, artzaintzarako tresnak eta kaikuak egiten ditu.
Taratiloa eta errakia erabiltzen ditu bere lanean
Alemanian jaioa eta Zegaman bizi da gaur egun.

HARIA:
“Jose Mari Andueza Arsuaga” (1949)
Artilea kordatu eta haria moratiloz egiten du.
Legazpin jaio eta bizi da.

MAKILAK:
“Jose Insausti Buruza” (1942)
Pagoa, haritza edo urritze egurra gaitzat hartuta, makilak (bastoiak) egiten ditu. Honetarako gubia erabiltzen du. Makila hauei oso itxura berezia ematen die.
Alegian jaio bazen ere gaur egun Legazpin bizi da.

ABARKAGILEA:
“Juan Elgarresta Murua” (1941)
Larrua gaitzat hartuta abarkak egiten ditu.
Zulo txikiaz eta josteko huelaz baliatzen da bere lanean.
Urretxun jaio bazen ere Gabirian bizi da.

SASKIGILEAK:
“Iñaki Agirrezabala” (1956)
Gaztain zumitza gaitzat harturik, mota guztietako saskiak egiten ditu.
Labana, goraizak, matxeta, punzoia eta hazia dira bete tresna nagusiak.
Matxinbentan jaio eta bizi da.

BURDINLANGINTZA:
“Iñaki Agirrezabala” (1936)
Burdina landuz, ate, mahai eta era ezberdinetako tresnak egiten ditu. Tresna nagusiak ingudea, mailua eta tenazak izanik.
Cabanillosen jaio bazen ere Fustinianan bizi da.

LARRUGINTZA:
“David Fernandez”
Larrua gaitzat hartuta, poltsoak eta hainbat gauza egiten ditu.
Leintz Gatzagan bizi da.

GOARNIZIOGINTZA:
“Mario Santesteban Sanchez” (1944)
Behi larrua gaitzat hartuz, zaldientzako burukoak, kollagonak eta abar egiten ditu. Bere erreminta nagusiak josteko eztenak, kutxilak “media luna” dira.
Murillo del Fruton jaio bazen ere egun Melidan bizi da.

KUTXAK:
“Felix Pinillos Martinez” (1938)
Kutxak eta argizaiolak lantzen ditu haritz egurrean.
Lejaria (Nafarroan) jaio eta Legazpin bizi da 49 urtez.

EGUR ETA HARRI TAILAK:
“Jabier Arrieta Ariaga” (1959)
Haritza eta gaztainaren egurra gaitzat harturik, kutxak, ispiluak, armarriak eta abar egiten ditu.
Gubiaz eta zinzelaz baliatzen da nagusiki.
Zegaman jaio bazen ere, Beasainen bizi da.

“Txirbil Taldea”
Egur mota desberdinak gaitzat harturik, armarriak, kutxak, irudiak eta abar luze bat egiten dute.
Legazpiko taila tailerra.

EHUNGINTZA:
“Mari Carmen Martinez de Alegría Garcia” (1959)
Ehunak, mantak, alfonbrak eta abar egiten ditu ehundegian.
Legazpin bizi da.

XABOI NATURALAK:
“Heike Höstereg”
Xaboi naturalak hotzean egiten ditu, bitaminak eta mineralak gordetzeko., aintzinako metodo tradizionalaren arabera.
Alemanian jaioa bada ere, gaur egun Zegaman bizi da.

ZERAMIKA:
“Xalinko Taldea”
Buztinezko forma askotako ontziak egiten dituzte. Moldatzeko hankarekin eragindako tronua erabiliz.
Legazpiko zeramika taldea.

“Pedro Arruabarrenaren eskutik (Zaldibia)”;
ARTZAI TXABOLA BETEN INGURUAN, ARTZANTZAN ERABILITAKO TRESNERIAREN ERAKUSKETA IZANGO DA.